XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EKITALDIEN ARGUMENTUA:

I.- Gaztetxoek Santa Ursula kantuz agurtzen dute bere erlikiari zuzenduta eta ondoren, prozesioan, S. Tiago elizaren atarira joaten dira.

II.- Elizaren atarian deabruak prozesioa oztopatzen du, berak herriko agintaritza duela esan eta bere arma guztiak erakutsiz hiritarrak ikaratu nahi ditu. Momentu horretan Aingerua agertzen da eta deabrua bentzituz herritik kanpora bidaltzen du.

III.- Santa Ursulari kantuz herria zaintzeko eskatzen diote.

IV.- Santa Ursula errezibitzera S. Vital ateratzen da eta Santaren erlikia eliz atariko taula gainean jartzeko S. Maurizio ere atera eta bien artean erlikia taulan jartzen dute.

V.- Gaztetxoek, kantuz, dantzaz eta bertsoak errezitatuz, Santa Ursulari adioa ematen diote.

5.- NA ALDEIA DE GUARAPARIM

Guaraparim aldeia 1558 urte inguruan sortu zen garai hartako temiminos indiar multzo batekin Jaguaraçu, buruzagiaren gidaritzapean. Aldeia honen lehen urratsetan inguruetako aldeietako jesuitek egiten zituzten eliz lanak. 1580 urtean Anchieta probintzial zela herri nortasuna hartu zuen eta geroztik elizgizonen presentzia normalizatu egin zen.

Guarapanim aldeiak garapen azkarra izan zuen basoan bizi ziren indiarrak ere aldeia honetara bizitzera joan baitziren. 1585 urtean eleizaren eraiketa amaitu eta inauguraziorako auto bat idatzi zuen, Antxietak. Auto hau tupieraz bakarrik dago idatzia eta gaur egun portugesez irakur dezakegu M. de L. de Paula Martins hizkuntzalariaren itzulpenenari esker. Martinsek honela dio antzerki lan honetaz.